XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzun omen zuten orru aundi bat, euren dinbi danba guzien gaiñetik ta arriturik begiratu zuten leyo aldera, ta nor ikusiko? legoi bat aurreko bi ankak leyo-egalean jarrita zeuzkala eurai begira.

- Eup adiskideak: gizonak al zerate? - Bai, gizonak gaituzu, zer nai zenuke?.

- Ba neukan oraintxe gizonak ezagutzeko gogoa.

Zer nolakoak zeraten ta nolako indarrak dituzuten.

- Ikusten gaituzu lanean, ta lantxo au bukatutakoan, laister joango gera zuregana gure indarrak erakustera.

- Ederki: orixe ikustera etorria nauzute basotik.

Bitartean matxardak jarri zituzten olagizonak sutan guritzen eta guritu zirenean, artu eskutan ta or joan zitzaizkioten leyon zai zegon legoyari.

- Gizonak ezagutzera etorri zera beraz ta gure indarrak nolakoak diran neurtzera.

Laister jabetuko zera gu nolakuak geran.

Ori esanaz eldu omen zion matxardaz sudurretik ta berotu ederra eman omen zion.

Ez omen zion bigarrenari ankatik eltzeko betarik eman; an alde egin omen zun itxumustuan leyotik orruka.

Basoko abere guziak izutu omen ziran legoi gaztearen orrukin eta ezin jabetu iñor zergatik ziran marru ta ayuma oyek; larri asko inguratu omen zitzayon ama: - Zer dezu, seme; Zergatik orru ta ayuma oyek?.

- Zenbat beatz dituzte esku bakoitzean gizonak?, ama.

- Bost, seme.

- Bi beatz luzeaz eldu dit gizon batek sudurretik, ta orrax ondatu dit sudurra ta emen nago oñazetan ito bearren.

- Ene seme, Ez nizun esan bein baño geyagotan, gizonetatik iges egiteko?.

Ta zuk doakabe orrek! eureen billa joan zera...

- Bai, ama, ondo erakusten zidazun, bañan ez nun sinistu nai zuk zeniona, ain bildurgarriak ziratenik gizonak.

Orain ordea, nere buruan dastatu det.

Bai, bi beatzaz eldu niñun bezela, amar beatzaz eldu izan ba niñun gizon arrek, antxen utzi bearko nuke nere narrua.

- Benetako bildurra sartu ziotela legoi arri olagizonak.

- Izan ere, Malen, igesi joaten - ditun gizonaren aurrean pizti guziak.